XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ta orain ataraiño
gainditzen dau miñak zentzunik-eza,
arentzat egundaiño
iñungo pizti gaitza
iguin-bildurgarri ez, ni lez, antza
.

Zu ez ziñan ernea
lur latzaz egiña; ez bedi oar
oker daula bidea
beste edozein oker-txar
beragandik kentzen dauana oldar
.

Jantzi zaitez bildurraz-
erabez, arako Anaxarate'n
jazoaz. Bere ezetzaz
belu damutu bai zen,
gogo-atxurdiñak daukaz erretzen
.

Iñoren gaitzaz alai
egotzun arrizko bularra, bera
adi ta an zun ikusgai
maitale buruzpera
luze-luze etzanda, gorpua bera
.